Itsasoko plastiko kutsadura

Itsas dortoka mamu sare batean harrapatuta.
Plastiko zaborra Singapurreko hondartza batean.

Itsasoko plastiko kutsadura gizakiak mundu osoko itsasoetan zabor berri horiekin eragindako arazoa da. Materialaren tamainaren arabera aldatzen den kutsadura mota bat da. Horrela, plastiko handiak daude, hala nola sareak, botilak eta poltsak; ondoren, horiek desegiterakoan, material plastikoaren zatiketaz osatutako mikroplastikoak agertzen dira. Azken hauek hain ikusgarriak ez badira ere, arazo larriak planteatzen dituzte. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak lur gaineko uretan, ibaietan edo ozeanoetan hondakin plastikoak deskonposatuz edo fotodegradatuz sortzen dira.

Itsas hondakinak, beraz, batez ere, ozeano gainean flotatzen duena, giza zaborra dira. Itsasoko hondakinen % 80a plastikozkoak dira.[1] Material horrek iraupen handia duenez, desagerarazteko mendeak behar ditu. Ondorioz, zenbait tokitan, benetako plastiko uharteak sortu dira: Ipar Atlantikoko zabor orbana, Ozeano Bareko zabor orbana.

2013. urtearen amaiera aldera, munduko ozeano guztietan 86 milioi tona plastiko kutsatu zirela kalkulatu zen, eta 1950etik 2013ra ekoitzitako plastiko globalen % 1.4 ozeanoan sartu direla eta bertan metatu direla. Kalkuluen arabera, 19-23 milioi tona plastiko isurtzen dira urtero uretako ekosistemetara.[2] Nazio Batuen 2017ko Ozeanoaren Konferentziaren arabera, ozeanoek pisu handiagoa izan dezakete plastikoetan arrainek baino 2050erako.[3]

Mundu osoko kutsadura plastiko ozeanikoaren 10 igorle handienak, handienetik txikienera hauek dira: Txina, Indonesia, Filipinak, Vietnam, Sri Lanka, Thailandia, Egipto, Malaysia, Nigeria, eta Bangladesh. Zabor hori neurri handi batean ibai handien bidez itsasoratzen da: Ibai Urdina, Indo, Ibai Horia, Hai ibaia, Nilo, Ganges, Perla ibaia, Amur, Niger eta Mekong; hauek munduko ozeanoak kutsatzen dituen plastiko guztiaren % 90arekin garraiatzen baitute.[4] Asia gaizki kudeatutako hondakin plastikoen iturri nagusia da, Txinarekin bakarrik, 2.4 milioi tona metrikorekin.[5]

Itsasoa kutsatzen duten plastikoek kaltea eragiten diete itsas animaliei (adibidez, itsas dortokei eta kaioei). Eta gizakiari ere eragiten diote kaltea, adibidez kutsatutako itsas animaliak janda. Behin gorputzean sartuta, plastiko horiek kaltea eragiten dute nerbio-sisteman, minbizia izateko arriskua dakarte, gaixotasun kardiobaskularrak eta digestio-sistemakoak, antzutasuna eta arazoak umetokian umeen garapenean.

  1. Weisman, Alan (2007). The World Without Us. St. Martin's Thomas Dunne Books. ISBN 978-0-312-34729-1.
  2. https://www.unep.org/resources/report/drowning-plastics-marine-litter-and-plastic-waste-vital-graphics
  3. Wright, Pam (6 de junio de 2017). «UN Ocean Conference: Plastics Dumped In Oceans Could Outweigh Fish by 2050, Secretary-General Says». The Weather Channel. [1]
  4. Christian Schmidt; Tobias Krauth; Stephan Wagner: «Export of Plastic Debris by Rivers into the Sea». Environmental Science & Technology 51 (21): 12246-12253. Bibcode:2017EnST...5112246S. PMID 29019247. doi:10.1021/acs.est.7b02368. «The 10 top-ranked rivers transport 88–95% of the global load into the sea ».
  5. Robert Lee Hotz: «Asia Leads World in Dumping Plastic in Seas». Wall Street Journal. [2]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search